XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaiarre aitaren ondoan eserita eta bere bi lehengusuak (zutik).

ANTZESLARI BATEN HAINTZA Nolakoa ote zen Julian Gaiarreren ahotsa?

Esaten dute potentzia edo indar bortitzeko ahotsa zuela; antzokian ez zela beste asko bezala publikoarengana hurbiltzen, baizik-eta operaren istorioak agintzen zuen tokitik abesten zuela; (garai hartan ez zen mikrofonorik).

Esaten dute ere ahots mezua izugarri ederra eta hunkigarria zuela.

Baina, tamalez, esanak besterik ez zaigu gelditu.

Erronkariko abeslariak bai omen zuen arazo honen kezka.

Behin, bere adiskide Julio Enziso eta biak abiatu omen ziren Erronkaritik zaldi banaren gainean, 1883 urteko abuztuaren lehenetan, aldi bat jaioterrian igaro ondoren.

Eguraldia lainotsua zen eta eguna beti bezala tristea.

Hasi ziren hizketan abeslarien eta artisten aintzari buruz eta hona zer esan omen zuen Gaiarrek: .

Zeinen amets polita magnetofono baten ametsetan! Arrazoina zuen gainera... Baina ez zekien erronkariarrak urte haietantxe laino batzuen artean, Ingalaterran, Thomar Alba Edison izeneko bat bazela zazpi urte haietan asmaturiko talking machine delakoa hobeagotzen ari zena.

Gaiarre hil eta handik hamalau urtera izango zen hain zuzen ere gramofonoaren lehen arrakasta-aldia eta hain zuzen ere beste tenore ospatsu baten bitartez, Enrico Carusoren bitartez.

Gaiarrerenak ordea izena, aipamenak, fama eta erabilitako gaiak, eta... egun lainozu batetan magnetofono batetaz egin zuen amets soila gelditu zaigu.